|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Pizkundea
Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren erakundeak, sail
guztietako elkarteak, biltzen zituen federazioa. Euskal kulturaren garapenerako
programa finkatu eta euskararen ofizialtasuna eskatzeko sortu zen 1981ean.
Orduan eskakizunak ez zuen arrakastarik izan. II. jardunaldian (1988) kultur
programa berritu eta ondoren zenbait kanpaina egin zuen, euskaldunen kultur
eskubideen alde jende anitz mobilizatuz. Gobernuarekin negoziazioak ireki eta
emaitza batzuk lortu zituen: Euskal Kultur Erakundearen sortzea (1990), Seaska
eta Hezkuntza-ministerioaren arteko hitzarmena, ikasgela elebidunak,
Euskaltzaindiaren onarpena, unibertsitateko euskal diplomen sorrera, euskarazko
bide-seinaleak, etab.
Iturria: Harluxet