|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Behin batean Leitzan, sagar-biltze garaia zela eta, Marikurrenea baserrikoek bizilagunei eskatu zieten
laguntza. Ohikoa baitzen baserriko lan handiak zirenean auzolanean aritzea. Ohikoa
zenez ere, ordu batzuk
lanean eman ondoren, Marikurreneakoek
Bizilagunetarik batek bere burua eskaini zuen etxekoandreari ardoa zerbitzatzen laguntzeko. Bukatu zuenean, barkilua sagarrondo zahar baten hutsunean utzi eta sagar bilketan jarraitu zuen. Ilunabarrean baserrikoek baxera jaso zuten eta bakoitza bere etxera bildu zen. Barkilua, ordea, Sagarrondoaren hutsunean geratu zen ahaztuta.
Baxera garbitzerakoan, etxekoandreak barkiluaren falta sumatu zuen eta senarrari esan zion:
-Barkilua falta zaigu! Ez dut inon aurkitzen!
-Zer diozu? -esan zion gizonak hori ezinezkoa da! Barkilu hori nire aitonaren aitonarena zen eta handik edo hemendik agertu behar du! Nork erabili du?
Andreak pentsatzen jardun zuen eta gero gogoratu zuen.
-Gure bizilaguna aritu da ardoa barkiluan zerbitzatzen...
Bizilagunarengana joan ziren non utzi zuen galdetzera, baina honek ez zuen gogoratzen. Marikurrenea baserrikoak etxera itzuli ziren, baina ez zeuden ados bizilagunak esandakoarekin eta lapurtzat jo zuten. Hori frogatzeko, Adurren aztikeriaz baliatu ziren: kandela bat okertu eta surtan erre zuten.
Bizilagunari ez zitzaion ezer gertatu, aitzitik, sagastiko sagar-arbola zahar bat ihar-ihar egin zen. Marikurreneakoek sagarrondo zaharra bota zutenean, barkilua bere barruan aurkitu zuten.