|
<<< Orri Nagusira |
www.puntubi.com |
Goņiko Teodosio
Teodosio Goņikoa Goņin jaio zela uzte da eta Aralarko San Migelen hil. VIII. mendean bizi izan zen historia benetakoa eta kondaira asmatuaren arteko pertsonaia nafarra; Nahaste baten ondorioz bere gurasoak hil zituela konturatu zenean Iruņeko apezpikuarengana jo zuen bere bekatua aitortzeko, honek Erromara bidali zuen, eta Joan VII.a aita santuak jarritako pena bete zuenean Teodosiok eta bere emazte Konstantzak santutegi bat eraiki omen zuten. 714an, Aralarko San Migel santutegia eraiki zuela dio tradizioak.
Elezaharrak
dioenez, VIII. Mendearen hasieran, Nafarroa menderatu nahi zuten godoen aurka
gerra egin ondoren (Agian, Rodrigo
baskoien aurka Iruņa setiatzen zuen garaiko testuinguruan, 711n, eta Islamaren
sarrera penintsulan) etxera zetorren Teodosio, Goņiko jauna. Bidean gizon bitxi
bat azaldu eta zera esan omen zion: Zure emazte Butroeko Konstantzak maitale
ezkutu batekin dago.
Zaldia
trostan jarri zuen, baina, etxera iritsi zenerako gau iluna zen. Iritsi bezain
laster igo zen logelara eta leihotik sartzen zen ilargiaren argi urriari esker bere
ohean bi lagun zeudela ikusi ahal izan zuen. Ezpata atera eta lo zeuden bi gorputz haiek
alderik alde zulatuz hil egin zituen, bere emazte Konstantza eta haren maitalea
zirelakoan.
Logelatik
irtendakoan, ordea, Konstantzarekin berarekin egin zuen topo, senarraren hotsak
entzunda esnatu baitzen. Emazteak, ikustearen poza adierazi zion lehenengo, eta
zera esan zion: zure gurasoak bisitaldi bat egitera etorri dira eta etxeko
logelarik onenean daude, gurean hain zuzen.
Teodosio,
bere gurasoak hiltzearen izugarrikeriak erdi erotuta, Erromara joan zen erromes,
eta apaltasun osoz onartu zuen han ezarri zioten zigorra: kate lodi bat gerrian
zuela izarpean lo egitea, harik eta katea gastatu eta berez erortzen zitzaion
arte. Hori izango zen Jainkoak aita eta ama hil izana barkatu zionaren seinalea.
Herensugea
eta San Migel
Teodosiok
Aralarko mendietan biziz eta ibiliz hasi zuen penitentzia, baina, zazpi urte
igaro eta gero hasieran bezain berri eta tinko jarraitzen zuen katea. Behin,
ordea, leize zulo baten inguruan zebilela, esnatu berri zen herensuge batek
irensteko zorian zenean, San Migeli oihuka hasi zen. San Migelek bere garrasiak
entzun eta zerutik jaitsita herensugearekin borrokan jardun eta hil egin zuen.
Pizti hila lurrera erortzearekin batera, Teodosioren gerriko katea ere eten eta
lurrera erori zen.
Laguntza
horren eskerronez, Teodosio Goņikoak eta bere emazteak San Migel in Excelsis
santutegia Aralarren eraikitzeko agindua eman zuten. Gaur egun ere, santutegiko
hormetako batean zulo bat dago eta, diotenez infernuko hotsak entzuten dira
bertatik. Jende askoren ustez, burua zulo horretan sartuz gero, burukominak
erabat desagertzen dira. Haurdun geratu nahi duten andreak ere hara joaten omen
dira ernalduak izateko laguntza eske.
Kate
batzuk ere badaude horma batetik zintzilik. Tradizioak dioenez, Teodosiorenak
dira eta haiekin gorputzaren inguruan hiru itzuli emanez gero, buruko eta
haginetako minak etorri bezala joaten omen dira.
Argia, 1926. zenbakia, Andoni Otamendi Mikel
Zarautz