<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Hiru olatuak

Bermeon, bazen sorgin bat besteen gauzez jabetzea gustatzen zitzaiona. Egun batean, Matxin arrantzalea arrantzatik zetorren eta antxoa freskoez bete saski eder bat zekarren; batzuek oraindik isaskadak ematen zituzten. Sorgina bidera atera zitzaion:

-Kaixo, Matxin, gaur arrantza ona, ezta? -esan zion.

-Bai, ez dago gaizki. Lana gogorra izan da, baina azkenean balio izan du -erantzun zion arrantzaleak.

Handik alde egitera zihoan, ez baitzuen atsegin sorgin batekin hizketan inork ikustea, baina honek esan zion:

-Aizu, zergatik ez dizkidazu antxoa horiek ematen?

-Baina zer diozu, emakume? -esan zion Matxinek bere onetik ateratzen hasita- zu burutik egina zaude! Alde nire bidetik, atso zahar hori!

Eta hori esanez, mutilak bultzada batez baztertu zuen eta bere bideari jarraitu zion. Sorginak ezin zuen bere haserrea disimulatu.

-Madarikatua! Hau ez duk horrela geratuko! Ordainduko didak, bai! -Eta hau esanez, bere sorgin lagunen bila joan zen.

-Entzun iezadazue ondo! -esan zien sorginak beste bi lagunio- Matxin arrantzaleak bere saski antxoa ukatu dit eta gainera, atso zaharra deitu dit..., eta hori bai ez diodala barkatuko! Bihar itsasoratzen denean, zain edukiko gaitu. Hiru olatu erraldoi bihurtuko gara, ja, ja, ja. Mendeku hartuko dut! Lehenengo olatuak kezkatu egingo du, bigarrenak ikaratu eta hirugarrenak... hirugarrenak hondoratu egingo du!!!

Eta hirurak hondartzarantz abiatu ziren. Matxinek ez zuen salbaziorik izango, baldin eta Takiok, bere auzoko lagun batek, ez balu dena entzun eta lagunari esan. Matxin pixka bat kezkatuta geratu zen... ez zen gauza ederra olatu bihur zitekeen sorgin ahaltsu batekin gaizki egotea... Hala ere, itsasoratu eta erasorako prestatzea erabaki zuen.

Biharamunean, ohiko zuenez, sareak prestatu eta Takiorekin Itsasoratu zen, gazteak berarekin joan nahi zuela adierazi baitzion.

Bazeramaten denboralditxo bat nabigatzen beraiengana zetorren olatu handi bat ikusi zutenean.

-Hona hemen lehenengoa! -esan zuen Matxinek.

Olatua etorri eta txalupa gora jaso zuen.

Une batzuetara, bigarren olatua azaldu zen.

-Hara, bigarrena! Eutsi, Takio, honek dantzan jarriko gaitu eta!

Eta hala gertatu zen. Bigarren olatua aurrenekoa baino handiagoa zen, eta txalupa lehenengo ezkerrera, eta gero, eskuinera etzanarazi zuen. Bazirudien txalupa une batetik bestera erabat irauliko zuela. Baina bigarren olatua ere pasa egin zen.

Azkenean, urrutira, hirugarren olatua ikusi zuten. Izugarria zen, besteak baino askoz handiagoa, beltza eta beldurgarria.

-Hara, bada, hirugarrena!!! Erne egon, Matxin, okerrik egiten baduk galdua haiz eta!!!

Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu izugarri hura txalupa eta bi gizonak irenstera zihoanean, Matxinek arpoia jaurtiki zuen olatuaren bihotzera, erdi-erdira. Ikaragarrizko oihu bat entzun zuten, olatua gorri bihurtu zen eta txalupa ukitu gabe desagertu zen. Matxin eta Takiok pozez besarkatu zuten elkar eta, arranik gabe baina pozik, portura itzuli ziren; egun hartarako nahikoa jasan zuten.

Biharamunean, Bermeoko emakume hari zer gertatu ote zitzaion galdetzen zuen jende guziak, ezer esan gabe desagertu baitzen. Hala ere, herriko inor ez zen ausartu haien lagunei ezer galdetzera; itsas bazterrean, beltzez jantzita, negar eta negar egiten ikusi arren.

 

 

var euro = ''; if (language == 'de') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/de/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'fr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENEZ 100% BONUS DE BIENVENUE DE 22BET ET COMMENCEZ PARIER!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fr/\');'); button[0].textContent="Jouer!"; } else if (language == 'it') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OTTIENI IL 100% DI BONUS DI BENVENUTO DA 22BET E INIZIA A SCOMMETTERE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/it/\');'); button[0].textContent="Gioca ora!"; } else if (language == 'gr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/gr/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'pl') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZDOBD 100% BONUS POWITALNY OD 22BET I ZACZNIJ OBSTAWIA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/pl/\');'); button[0].textContent="Zagraj teraz!"; } else if (language == 'at') { img[0].innrHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HOLEN SIE SICH 100% WILLKOMMENSBONUS VON 22BET UND STARTEN SIE WETTEN!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/at/\');'); button[0].textContent="Jetzt spielen!"; } else if (language == 'da') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMSTBONUS FRA 22BET OG START VDDEML!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/dk/\');'); button[0].textContent="Spil nu!"; } else if (language == 'no') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="F 100% VELKOMST BONUS FRA 22BET OG BEGYNNE SPILLE!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/no/\');'); button[0].textContent="Spill n!"; } else if (language == 'ro') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBINEI 100% BONUS DE BUN VENIT DE LA 22BET I NCEPEI S PARIAI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ro/\');'); button[0].textContent="Joaca acum!"; } else if (language == 'fi') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="HANKI 100% TERVETULIAISBONUS 22BET: LT JA ALOITA VEDONLYNTI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/fi/\');'); button[0].textContent="Pelaa nyt!"; } else if (language == 'hu') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="KAP 100% DVZL BNUSZ 22BET KEZDENI FOGADS!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hu/\');'); button[0].textContent="Jtssz most!"; } else if (language == 'cs') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="ZSKEJTE 100% UVTAC BONUS OD 22BET A ZANTE SZET!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/cz/\');'); button[0].textContent="Hrt hned!"; } else if (language == 'hr') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="DOBIJTE 100% BONUS DOBRODOLICE OD 22BET I PONITE SE KLADITI!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/hr/\');'); button[0].textContent="Igrajte sada!"; } else if (language == 'bg') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML=" 100% 22BET !"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/bg/\');'); button[0].textContent=" !"; } else if (language == 'ga') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="FAIGH BNAS% 100 FILTE 22BET AGUS TS A GEALLTIREACHTA!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/ie/\');'); button[0].textContent="Seinn anois!"; } else if (language == 'es') { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="OBTENER 100% BONO DE BIENVENIDA DE 22BET Y EMPEZAR A APOSTAR!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/es/\');'); button[0].textContent="Jugar ahora!"; } else { img[0].innerHTML=''+euro; text[0].innerHTML="GET 100% WELCOME BONUS FROM 22BET AND START BETTING!"; button[0].setAttribute('onclick', 'window.open(\'/hznebk/en/\');'); button[0].textContent="Play now!"; } const close = document.querySelector('#sc_banner .close'); close.addEventListener('click', event => { document.getElementById('sc_banner').remove(); });