Sagutxoen ipuina
Behin batean, Arabako herri batean, sekulako sagu-izurritea
jasan zuten. Saguak edonon agertzen ziren: etxeetan, kaleetan eta batez ere, zelaietan.
Nekazariek
alferrik erein edota landatzen zuten,
saguek guztia desegiten baitzuten.
Irtenbideren bat aurkitu behar zutela eta, herriko biztanleek bilera bat
antolatu zuten herriko plazan. Bakoitzak bere iritzia eman zuen eta, azkenean,
bizilagun batek proposatukoa denek
onartu zuten. Herriz kanpo gizon
bat bizi zen, aztia zena, inongo edaki eta nahaste guziak ezagutzen zituena. Hark jakingo zuen zer egin herria
izurrite haren menpetik ateratzeko.
Horrela bada, ordezkari batzuk aztiarekin hitz egitera joan ziren herriaren izenean.
-Zure laguntza behar dugu sagu
hauek akabatzeko, bestela beraiek akabatuko gaituzte gu -esan zioten.
Aztiak, hasieran, ukatu egin zien
laguntza, baina azkenean, haien proposamena onartu egin zuen.
-Ondo da. Sagu horien menpetik aterako
zaituztet, baina lehenik untxi batzuk, aker bat eta hogei erreal ekarri behar dizkidazue.
Sei egun barru,
herrialde honetan ez da saguen arrastorik izango!
Ordu bat bete baino lehen han zeukan
eskatutako guztia. Akerra hil eta larrutzeko agindu zuen. Hartu zuen aspaldidanik prest zeukan ukendu bat,
kirats nardagarria zabaltzen zuena,
eta harekin gantzatu zuen aker larrua.
Hori egitean, konjuru
batzuk esaten zituen denentzat ezezaguna zen hizkuntza batean. Gero,
larrua eman zien, etxeetan, lurrean
eta bazter guztietan herrestan ibiltzeko aginduz.
Batzorde arduradunak sei egunez igurtzi zuen aker larrua bazter
guztietan
eta, horrela, edozein txokotan usain
zitekeen aker larruak botatzen zuen
usain nazkagarri hura... baina saguak
ez ziren desagertu! Aitzitik, egunetik egunera ugariago ziren, bazirudien sei egun
horietan hirukoiztu ere gin zirela.
Batzordea berriro ere aztiarengana
joan zen, oraingo honetan biztanle gehiagorekin, eta han aurkitu zuten bere
eginbehar onen ordainetan eskatutako untxietako bat jaten.
-Aizu! -esan
zioten beren onetik
aterata- saguak sei egunetan desagertuko zirela agindu
zenigun. Geroztik beste bi egun ere joan dira,
baina saguak ez desagertzea aski ez
dela, lehen baino askoz gehiago daude, itzul iezaguzu dirua eta baita
akerra eta untxiak ere!
Aztia prest
zuen erantzuna, eta haiek
hori
esan zutenerako galdetu zien:
-Aizue, mesedez, ezer baino lehen
zera jakin nahi dut, nolako isatsa
dute sagu horiek, luzea ala motza?
Denek berehala erantzun zioten
saguen isatsa motza zela.
-A! -esan zuen
aztiak- orain ulertzen dut guztia, sentitzen dut bada, lagunok, baina nire konjuruek ez
dute eraginik sagu horiengan, isatsa luzea duten saguentzat balio du soil soilik,
-Hara
bada! -esan
zioten nekazariek- gure makiladek edonorentzat
balio dute, bai azti gezurtientzat eta
baita gure lepotik barre egin nahi dutenentzat ere!
Eta hori esanez,
berebiziko jipoia eman zioten. Biharamunean handik alde egin zuen eta geroztik ez du
inork haren berririk izan.