Sorginaren ukendua
Duela
ehunka urte, mairuek Arabako lurrez jabetu nahian ari ziren, baina
arabarrek haien erasoei tinko eusten zieten. Behin batean, arabarrek sekulako garaipena lortu zuten mairuen armadan
kontra, amore
eman eta alde egingo zutela pentsatu zuten euskaldunek, baina ez zen horrelakorik gertatu. Biharamunean, mairuen
armada bezperan bezain indartsu eraso zuten. Gogor aritu ziren borrokan, eta berriro ere,
zelaia mairuen gorputzez betea geratu
zen. Egunsentian, ordea, arabiarren armadak bezperan bezainbeste soldadu zituen.
Gauza bera gertatzen zen eguna joan
eta eguna etorri. Buruzagi arabarrek ea zer gertatzen zen jakiteko. Gudari bat
guda zelaia zaintzen uztea erabaki zuten.
Gauerdian,
gizaki bat agertu eta
mairuen alboan makurtzen zen. Lapiko handi batetik ukendu pixka bat hartu eta
hildakoen
zauriak igurzten zituen; mairuak berehala jaiki eta oinez alde egiten zuten.
Arabar
zelatariek ezin zuten sinetsi ikusten zutena. Tentu handiz hurbildu eta sorgin
bat zela
ikusi zuten, bere akzio gaiztoengatik Arabatik kanpora bidalitako sorgin bat
alegia. Horregatik, mendeku egarriz, bidaliz geroztik mairuen
artean bizi zena eta haiei laguntzen. Hauek hil ahala
piztu egiten zituen.
Luzaroan pentsatzen jardun gabe, soldaduek lantzaz sorginaren gorputza zeharkatu
zuten. Sorgina hilda geratu
ziren. Lapikoa hartu eta ukendu pixka batez emakumearen zauria igurtzi zuten, ea
jendea berpiztearen arrazoia hura zen ikusteko. Bat batean, sorgina piztu eta
honela esan zien:
-Arren, ez nazazue hil! Aparteko
ukendu hori egiten irakatsiko dizuet.
Baina soldaduek, haren hitzak aintzat hartu gabe, lantza sartu zioten
eta behin betiko hilda utzi zuten.
Gudari euskaldunak kanpamendura itzuli zirenean, gertatutakoaren berri eman
zieten buruzagiei. Hauek ezin zuten sinetsi entzuten ari zirena. Orduan, hau
esan zien soldaduetako batek:
-Hil nazazue, eta gero igurtzi ondo
zauriak honako ukendu honekin. Ikusiko duzue!
Jakina, bere lagunek ez zuten horrelakorik egin nahi, baina gazteak gauza bera esaten
zien behin eta berriro eta, azkenean, hil egin zuten. Gero ukenduaz igurtzi zuten eta
bat batean piztu egin zen.
Ukendu magikoa berehala hartu eta aurreko egunetan hildako arabar
guziak igurtzi zituzten. Hauek piztu
zirenean, mairuak behin betiko menperatu ahal izan zituzten.
Eta zer gertatu zen ukenduarekin?
Ba... agortu egin zitzaiela eta ez
zitzaien bururatu zerbait gordetzea
gehiago egiteko. Horrela bada, formula magikoa galdu egin zen. Geroztik asko izan dira formula
hura bera ateratzen saiatu izan direnak, baina, guk dakigunez behintzat ez du inork lortu ahal izan...
oraingoz ez behintzat.