Pertsonaia, gertakizun eta dokumentuen zerrenda alfabetikoa
|
Aurkitze azkarra: aurkibide orri honen izen guztiek > ikurra dute hasieran, hori baliatuz, eta programak duen Edizioa a Bilatu erabiliz, edo (Ctrl + f) laster aurkituko dugu behar duguna. Aurkitu nahi den izenaren hasieran > ikurra ipini, eta segidan, tarterik gabe, bilatu nahi den izenaren hasierako hizkiak. Adibidez: (Ctrl + f) >Nietzsche Zerrendak alfabeto hurrenkera du. |
>Nabarra: Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Euzko Jaurlaritzaren itsas armadaren bou armatua.
>Nafarreriako gerra: Nafarroako erresumako gerra zibila (1276).
>Nafarroa 1530 arte: Nafarroa eta Euskal Herri osoko historia.
>Nafarroa Beherea 1530etik aurrera.
>Nafarroa Garaia 1530etik aurrera.
>Nafarroako Euskara Elkartea: ikus Asociación Euskara de Navarra.
>Nafarroako brigadak: Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuten Francoren aldeko unitate militarrak.
>Nafarroako Foru-hobekuntza: Foru-Erregimenaren Berrintegrazio eta Hobekuntzarako Lege Organikoa.
>Nafarroako Foru Komunitatea: Espainiako komunitate autonomoa, Nafarroa Garaia probintzia.
>Nafarroako Gobernua: (1982), Nafarroako Diputazioak hartu zuen izen ofiziala.
>Nafarroako Gorteak: 1090az geroztik erresumaren asanblean tratatzen ziren gai garrantzitsuenak. Asanblea haiek Gorteen hastapentzat har daitezke.
>Nafarroa eta Gaztela arteko Adiskidetasun Ituna 1016: Antso III.a Nagusiak eta Gaztelako konde Antso Gartziak adostu eta zehaztu zituzten mugak.
>Nafarroa eta Gaztelako mugak Antso III.a Nagusia: Erresuma mugen mapa.
>Nafarroako Kolegioa: Nafarroako erregina Joana I.aren testamentuari esker Parisen eraikitako kolegioa.
>Naiara: Errioxako herria, Nafarroako eta Euskal Herriko erregeen egoitza.
>Nantesko Ediktua: Frantzian eliza erreformatua legeztatzeko Enrike III.a Nafarroakoak, IV. Frantziakoa, sinatutako ediktua (1598ko).
>Napoleonen aurkako guda: Espainiaren Independentziarako guda.
>Napoleon I.a: Espainiako Independentzia Gerra garaian Josep Dominique Garat-ek Euskal Herriko sei herrialdeak bateratuko zituen "Fenizia Berria" sortzea proposatuko zion.
>Napoleon II: Erromako erregea. Napoleon I.aren eta Maria Luisaren semea.
>Napoleon III: Napoleon I.aren anaia, Frantziako enperadorea (1852 - 1870).
>Napoliko erresuma: Italiako antzinako erresuma.
>Nardiz, Gonzalo: Lehenengo Euzko Jaurlaritzan kontseilaria izan zen (1936).
>Narváez, Ramon Maria: Lehen Gerra Karlistan garaipena lortu zuen karlisten aurka (1836).
>Navarro de Larreategi, Antonio: Felipe II.aren gortean ibili zen. Txilen errege-kontularia izan zen (1586 - 1590).
>Navarro, Pedro: Fernando Inkisiziokoak "Olivetoko kondea" titulua eman zion.
>Navarro Villoslada, Frantzisko: Hiru legealditan izan zen diputatu karlista (1857 - 1867).
>Naxera: ikus Naiara.
>Navas de Tolosako guda: Antso VII.a Azkarra Nafarroakoaren gudarosteek almohadeen armada garaitu zutenekoa: Jaen, Andaluzia, (1212).
>Nazioarteko Amnistia: Nazioarteko erakunde humanitario pribatua, 1916an sortua.
>Nazio Batuen Erakundea: 1945ean, munduko nazioen arteko bakea eta segurtasuna ziurtatzeko sortu zen erakundea.
>Nazionalsozialismoa: Nazionalsozialismoaren arabera, munduko arrazak hierarkizatuak daude eta guztien gainean arioak daude.
>Neanderthal gizakia: K.a. 1,7 milioi urtetik, Erdi-Paleolitiko Aroan garatu zen.
>Necker, Jacques: Iraultza frantsesaren bultzatzailea izateaz salatu eta erregeak kargu guztietatik egotzi zuen (1789).
>Negrín, Joan: Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Hazienda-ministro izendatu zuten (1936-37) eta Espainiako Bankuko urrea SESBra bidaltzeaz arduratu zen.
>Nelson, Almirantea: Napoleon I.aren armada suntsitu zuen Abukirren (1798).
>Neolitiko Aroa: Mesolitiko eta Metal Aroaren artean dagoen garai edo aroa. Harria lantzeko forma berria garatu zen.
>Neolitiko Aroa Euskal Herrian: Kultura aldaketa oso poliki gertatu omen zen Euskal Herrian, dirudienez, artzaintzan hasi ziren lehenengo eta lurra lanketan geroago.
>Neustria Mendebaldeko Erresuma: Klotario I.a hil ondoren sortu zen erresuma merovinjioa (561).
>Ney, Michel: Iraultza Frantsesa eta Napoleonen Inperioaren garaiko gerretan nabarmendu zen.
>Nietzsche Friedrich: Nietzschek juduei, kristauei eta demokraziei egozten die esklaboen morala nagusitu izanaren errua.
>Nimegako itunak: Holandako gerrari amaiera eman zioten itunak.
>Nizeako Kontzilioak: Bi kontzilio ekumeniko egin ziren Nizean (325ean eta 787an).
>Noaingo bataila 1521: Nafarroako gudarosteak gaztelarrei Noainen aurre egin eta galdutako bataila, 1521eko ekainaren 30ean.
>Nogaret, Gillaume: Tenplarioen aurkako manifestua egin zuen erregearentzat (1307).
>Normandiarrak: Europako ekialdetik etorritako bikingo taldeak.
>Normandiako lehorreratzea: Bigarren Mundu-Gerra Europan aliatuen alde erabaki zuen operazio militarra (1944).
>Nostradamus: "Astrologi Zenturiak" (1555) profezi bilduma argitaratu zuen, metodo astrologikoetan oinarriturik.
>Novenpopulania: Euskal tribuak hedatuak zeuden lurrak; Novenpopulania, hots, akitaniarren lurraldea.
>Novia de Salcedo: Bere agintaldian eraiki zen Gernikako juntetxea.
>Nuñez de Lara, Joan: Bizkaiko jauna, 1334an Maria Diaz III.a Harokoarekin, ezkondu ondoren.
>Nuremberg: 1945-46 bitartean nazien aurkako Nurembergeko prozesua egin zen bertan.