Euskal Herria, Fenizia berria

Iturria: Gaiak

Josep Dominike Garat lapurtarrak Euskal Herriaren sei lurraldeak batuko zituen euskal federazioaren proiektua aurkeztu zion Napoleoni, behin baino gehiagotan. Gainera euskaldunak elkartzeko lotura-elementuak ere aztertu zituen: historia, erakundeak, euskara batzea... 

Baina proiektuak ez zuen arrakastarik izan. Enperadoreak gobernu militarrak ezarri zituen Araban, Bizkaian Gipuzkoan eta Nafarroa garaian; baita, Aragoi eta Katalunian ere. Horrez gain, zerga ugari sortu zituen, Inperioko kanpaina militarrak ordaindu ahal izateko.