Hiru Erregeen Mahaia

Euskal Herriak Biarnok eta Aragoik muga duten mendia. Zangozako merindadean dago eta 2.428 metroko garaiera du. 1195. urtearen bigarren erdialdean Nafarroa eta Aragoiko erregeak musulmanekin aliatu ziren Gaztelako erasoei eta zabaltze feudalari aurre egiteko. Celestino III. aita santuak tratua aipatu eta Nafarroako erregeari aurpegiratu zion.

Erromako aita santuak ez zuen etsi eta egoera horretan, eta eginahal guztiak egin zituen Nafarroa, Aragoi eta Gaztela elkarrekin aritzeko. Horretarako 1196ko otsail-martxoa aldean Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Alfontso II.a Aragoikoa eta Antso VII.a Azkarra Nafarroakoa Hiru Errege Mahaia deitzen den mendian elkartu ziren. Errege bakoitza bere erreinuko lurretan eserita mahai baten inguruan jan eta hitz egin zuten.

Iturria: La voluntaria konkista, Tomás Urzainki