Adema, Grazian (Zalduby)

Grazian Adema Senperen jaio zen 1828an eta Baionan hil 1907an. Euskal idazle lapurtarra Bidarraiko erretore, Atharratzeko artzapeza eta Baionako ohorezko kalonje izan zen (1875). Eskualduna aldizkariko kolaboratzailea zen; erlijio- eta euskal gaiak hartu zituen idazgai eta estilo garbi eta erraza erabiltzen zuen gai sakonak landu arren. Bertso musikatuak, eliz kantak, alegiak eta beste zenbait lan idatzi zituen. Erromesentzako gidak, Frantziako Errepublikaren aurka idatzitako "Betirisant" eta "Biba Errepublika" satirak eta "Zazpi Euskalherriak" poema argitaratu zituen. Euskal Literatur Elkarteko lehendakari izan zen (1901).

Iturria: Harluxet