Axular, Pedro (Pedro Agerre Azpilkueta)

Pedro Agerre Urdazubin, Axular baserrian, jaio zen 1556an eta Saran hil 1644an. Predikari bikaina eta euskal prosaren idazle oparoa izan zen.

Iruņean eta Lleidan ikasi ondoren, Salamancako Unibertsitatean goi-mailako prestakuntza izan zuen. Aturben apaiztu egin zen (1596). Donibane-Lohizunen bost urtez bizi izan zen eta predikari egintzetan nabarmendu zen. Sarako erretore izendatu zuten (1600), bere babesle izan zen Bertrand Etxauz Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta. XVII. mendearen hasieran Saran sorturiko Sarako Eskolako kide izan zen eta, Villasanteren ustez, literatur bilera horietan Axular zen guztien buru edo gidari. Bertan idatzi zuen "Guero, bi partetan partitua eta berecia" liburu ospetsua (1643); liburu horri esker lortu zuen predikari handi eta jakintsuaren irudi ia mitikoa.

Iturria: Harluxet