Azkue Barrundia, Eusebio Maria Dolores

Eusebio Maria Dolores Azkue Lekeition jaio zen 1813an eta 1873an hil zen Lekeition bertan. Bilboko Frantziskotarretan ikasi zuen eta bertan bere idazlanen iturri izango ziren erdal idazle klasikoak ezagutu zituen. Lehen Gerra Karlistan borrokatu zen karlisten alde eta gerra ostean Ferrolera joan zen nautika ikastera. Hainbat urtez itsasoan ibili ondoren nautika-irakasle izan zen Bermeo, Mundaka eta Lekeition. Haren obra, bere seme Resureccion Maria Azkuek argitaratu zuen "Parnasoroko Bidea" liburuan (1896). Poesia narratiboa landu zuen; gauzak errealismoz islatzen zituen. Euskal ohiturak eta herri-tradizioa izan ziren bere olerki eta bertsoetako gaiak.

Iturria: Elhuyar