Eguren Bengoa, Enrike

Enrike Eguren Gasteizen jaio zen 1888an eta Oviedon hil 1944an. Oviedoko Unibertsitateko Botanika eta Mineralogiako, Zoologia orokorreko, Geologiako eta Biologiako katedraduna izan zen. Bertako Zientzi Fakultateko dekano (1921) eta errektorea (1929-30 eta 1940-44) izan zen. Asturiasko diputazioko lehendakariordea ere izan zen (1942-44). Gasteizko Arte- eta Lanbide-Eskolako Historiaurrea, Mineralogia eta Petrografi bildumak antolatu eta zaindu zituen. Jose Migel Barandiaran eta Telesforo Aranzadirekin lanean aritu zen eta egindako aurkikuntzen berri eman zuen hainbat artikulutan.

Iturria: Harluxet