Pouvreau, Silvain

Silvain Pouvreau Bourges-en jaio zen eta Parisen hil zen ~1675ean. Euskal idazlea, jaiotzez frantsesa. Saint Cyrango abadearen idazkari eta San Bizente Paul-ekoaren laguna izan zen. Saint Cyrango abadeak euskaraz egiten zuen eta Pouvreauk euskara ikastea erabaki zuen. Baionara joan, Bidarteko erretoretza lortu (1640 - 1644) eta sortu berria zen "Sarako Eskola" euskal literatur mugimenduko kidea izan zen. Parisera itzuli zen, baina Euskal Herriarekiko eta euskararekiko lotura ez zuen inoiz galdu. Gai erlijiosoko obrak euskaratu zituen. Euskal gramatika eta hiztegiei buruz egindako lanak Vinsonek argitaratu zituen "Revue Linguistique" aldizkarian (1881). Argitaratu gabe dagoen euskara-frantsesa hiztegi bat ere idatzi zuen.

I: Harluxet