Deba – Itziar
Deba, Gipuzkoako kostaldeko herri bat da. Ekain izeneko haitzuloa dago bertan. 1294.eko ekainaren 24an Antso IV.ak "Hiri-Gutuna" eman zien Monrealeko biztanleei, eta haiek, arrantza praktikatzeko kostaldera gehiago hurbiltzeko beharra ikusiz, Debako herria fundatu zuten formalki. "Hiri-Gutuna" 1343. urtean eman zieten Alfontso XI.ak eta Gasteizko foruak "Monreal de Deba" izenarekin.
Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza,
nekazaritza, industria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko
arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik
handiena, nahiz eta bestelako arrantza baztertu ez. Burdinolak ziren
industriaren oinarri, bertatik burdin tresnak atereaz; lantegi haiek ibai eta
erreka bazterretan kokatzen ziren ur indarraz baliatzeko.
Gasteiztik Debako kaira zekarten artile eta beste zenbait
espezieren komertzioa onuragarria izan zen herrirako. Beste batzuentzat, berriz,
gaur arte mantendu diren nekazaritza eta abelazkuntza izan ziren bizibide, nahiz
eta orduko labore batzuk mantendu izan ez diren: ohiko txakolina ateratzeko
mahatsa adibidez.
Orduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa galtzen joan zen. Lehenengo mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera joan zen. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, jarduera berri bat sortu zen: turismoa.
Deba
eta inguruak eta Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu da eta kanpoko bisitarien
eraginez hotel industria handitu da.
Iturria: Debako web orria.