Silbieta
Zuberoako Erdi Aroko erakunde
politikoa; herritar
xumeek osatutako biltzarra zen. Herri-mailako
arazoak zituzten eztabaidagai
eta, gainera,
nobleek eta erlijiosoek osaturiko Gorputz
Handiaren Biltzarrean hartutako erabakiak aztertu
eta eztabaidatzen zituen; Gorputz Handiaren Biltzarrarekin batera Ordenuzko
Gortea osatzen zuen. Herriko biltzarretan udalen (parroki biltzarren) ordezkari
hautaturiko etxeko
jaunek osatzen zuten; hasieran derrigorrezkoa zuten biltzarrera joatea, baina
1520az gero ordezkaria bidal zezaketen. Irabarneko basoan biltzen ziren.
Iturria: Harluxet