|
|
|
||
|
|
|||
|
|
puntubi.com |
|
|
|
>Kaskante |
|||
|
|
||
|
Ptolomeo,
Plinio, Antonino eta Tito Livio berriemaileek
aipatzen dute “Cascantum” izen euskal-erromatarra. Txanpon-etxea izan
zuen eta garai hartako txanponak ere iritsi dira gaurdaino.
“Cesaraugusta” herrialde juridikotik zetorren erromatar
galtzada-bideak baskoniako beste herriekin lotzen zituen.
Tito Liviok aipatzen du Kaskante pasarte batean; Sertoriok egindako
gudaldietan, K.a. 76an, kaskantearrek aurre egiten zien eta hark,
mendekuz, uztak eta soroak erre zizkien, aurretik Bursao (Borja) eta
Graccurris-en (Kalagorri) egin zuen moduan. Erromatarren
gainbeheraldian, bisigodoen garaian alegia, Kaskantearrek Hilario aita
sainduaren aurrean Kalagorriko obispoaren alde egin zuten; hark obispo
berria izendatu zuenean arauak bete gabe eta Tarragonako ordezkari
ofizialaren gainetik izendatu zuelako. 1273an
Pedro Santxez Monteagut-en esku zegoen Kaskante; baina, baldintza baten
pean: semerik gabe hilez gero Enrike
I. Potoloa erregearen esku jartzea, alegia.
1281ean,
ordea, Pedroren seme-alabek Joan eta Milia Santxiz-ek
3.000 “tornes”-en truk eskualdatzea berretsi zioten Joana
I. Nafarroako eta Frantziako erreginari; horiez gain, Agilar herria
ere eman zioten. 1378an, Karlos II.ak Roger Bernart Foix-koari, Castelbon-go bizkondea eta Novaylles-ko (Noalles) jaunari Kaskante eta Unx-eko eskubideak eman zizkion, bere gaztelu, eskubide, ordain-sari, petxa, errolda, errenta eta guzti; Roger Bernartek gerran galdu zituen Larragako gaztelu eta herriaren ordainean. Baldintza bat zuen emariak: bizkondearen oinordeko legitimorik izan ezean, aipatutako ondasunak Nafarroako erregeak berreskuratuko zituen. 1394an, ordea, Karlos III.ak Kaskantek zituen petxa, errenta eta aprobetxamenduak Gaztelako erregearen maiordomo Joan Hurtado Mendozakoari eman zizkion; egindako lanen ordainean. Joan Hurtado Nafarroako erregearen "lige" egin zen eta ongi leial izan eta arerio ororen kontra (Gaztelako erregearen kontra izan ezik) laguntza ematea zin egin zion. 1436an,
kaskantearrek Blanka I.
Nafarroakoa eta bere senar Joan
II. Trastamarakoari idatzi zien zergen beherapena eskatzeko. Arrazoia
zera zen: etengabeko gerren ondorioz 300 biztanletik 40ra jaitsi zirela
garai horretan. Erregeek ikusketa egitea agindu zuten eta egoera
tamalgarria zela egiaztatu ondoren 290eko petxa zerga neurria 190era
jaitsi zuten. Fernando
II.aren tropek Nafarroa inbaditu zutenean (1512), 3.000 guda-gizon eta
400 zaldiko gudarostea sartu zen Kaskanten, Zaragozako artzapezpikuaren
agindutara. Berehala hartu zuten Kaskante, ondoren Cintruenigo eta
Korella. 1512ko abuztuaren 14an, usurpatzailearen tropak Tuterako ateetan
ziren. 1630eko
otsailaren 26an, Kaskantek pribilejio bat irabazi zuen: Nekazari eta
Jaunen Batasuna. Eta horrekin amaitu ziren Jaun eta nekazarien artean
zituzten liskarrak. 1633ko uztailaren 18an, berriz, hiri titulua lortu
zuen, 10.000 dukat errege aziendari ordaindu ondoren. Herria
defentsarik gabe geratu zen eta austriar zaldi-erregimentua eragozpenik
gabe sartu zen, herritarrak errenditu ondoren. Geroago, Fermin Veraiz
infanteriako koronela Korellan sartu zen, eta kaskantearrak bere alde
jarri ziren. Beste aldeko Ferrer koronelak kaskantearrei idatzi zien
errendizioa eskatuz, baina Veraizek lagunduko ziela esan zien eta
kaskantearrek erantzun ere ez zieten egin Ferreri. Kaskantek 30 boluntario,
kabo bat eta Korella, Valtierra, Arguedas, Cintruenigo eta Fiteroko
hiritarrez osatutako beste lau konpainia besterik ez zituen. Ferrer, 1.600
guda-gizonekin Kaskantera abiatu zen, 1710eko azaroaren 1ean. Goizeko
zortzietatik arratsaldeko laurak arte iraun zuen borroka bortitzak,
Ferreren tropak 250 hildako baino gehiago izan zituen. Kaskantearrek
muniziorik gabe setiaturik, Erromero ermitara igo eta bertatik harrika
hartu zuten arerioaren tropa. Goiari eutsita errenditu ziren. Ferreren
tropak bere hitzari uko egin eta soldaduak etxeetan sartu ziren. Hurrengo
egunaren arratsaldeko 4ak arte gelditu ziren bertan eta ahal izan zutena
arpilatu zuten. 150 lagun preso hartu, beste hiru erail eta Tarazonara
abiatu ziren; Melun kondearen dragoi troparen begi-bistan. Napoleonen
garaiko gerran gertaera ugari jasan zuen herriak. Lapañak irabazi zion
Lagrange-ren tropa napoleondarrei, baina geroago, Lagrangerentzat laguntza
etorri zenean, erretiratu egin behar izan zuen. Iturria: Auñamendi |
||
|
|
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|