Antso V.a Ramirez (Antso I.a Aragoikoa)

Antso V.a Ramirez ez dakigu non jaio zen 1043an eta Huescan hil 1094an. Antso I.a Ramirez izenaz Aragoiko erregea (1063 - 1094) eta Iruņeko XI. erregea (1076 - 1094), Aragoiko Ramiro I.aren eta Ermesindaren semea. Bere lehengusua Antso IV.a Peņalengoa hil zutenean Alfontso VI.a eta bere artean Nafarroako erreinua bananduta erregetu zen. Hirutan ezkondu zen: Urgeleko kondearen alaba Isabelekin lehenengo, eta haiengandik Pedro I.a jaio zen; Bigarren aldian Roucy-ko Feliziarekin ezkondu eta hiru seme izan zituen: Fernando, Alfontso I.a Borrokalaria eta Ramiro II.a. eta hirugarren aldian Ines Poitierskoarekin ezkondu zen.

1063an emandako Jacako hiru-forua eredu izan zen beste hainbat hirietarako. Nafarroako Antso IV.aren alde borrokatu zen Hiru Antsoen Gerran. Antso Peņalengoa hil zutenean goratu zuten Nafarroko errege. Nafarroako erret-txanpona zizelkatu zuen. Penintsularen konkistan, musulmanen aurka aritu zen eta Culla (Castellon) hartu zuen;  bere semearen laguntzarekin eta Lleida eta Zaragozako printze musulmanen arteko liskarrez baliatuz, Aragoiko lurraldetik arabiarrak egoztea lortu zuen. Ondorengoa bere semea Pedro I.a Nafarroako XII. erregea izango zen.

Loturak: Roda, Pedro

Iturria: Elhuyar.