Antso VI.a Ramirez Jakituna

Antso VI.a Jakituna 1128an jaio eta 1194an hil zen. Iruņea eta Nafarroako XV. erregea (1150 - 1194), Gartzia IV.a Ramirezen eta Margarita Perchekoaren semea. Alfontso VII.aren alaba Santxarekin ezkondu zen, Sorian. Sei seme-alaba izan zituzten: Antso VII.a Azkarra, ondorengoa; Fernando, 1207an Tuteran hil zena; Ramiro, Iruņeko artzapezpikua; Berengela, Ingalaterrako erregina Rikardo I.a Lehoibihotzarekin ezkondutakoan; Konstantza, ezkondu gabe hil zena; eta Blanka, Chanpagne eta Brie-ko konde Teobaldorekin ezkonduta Teobaldo I.aren ama izango zena.

Jakituna izengoitia kultur alorrean, eta arkitekturan bereziki, eginiko obrengatik datorkio. Halaber, administrazio-mailan ere berrikuntza asko egin zuen, besteak beste, Nafarroako hiribildu askori Hiri-gutun eta foruak eman zizkion. Bere aitaren politikari jarraitu zitzaion: Nafarroako erresuma alboetako erresumen arriskuen aurrean sendotzea. 1162tik aurrera, bai, "Chancileria"-n, eta baita ere Aita Santua eta beste erregeen dokumentuetan "Rex Pampilonensium" titulua alde batera utzi eta "Rex Navarrorum" hitza erabiliko da erresuma osoari aipamena egiteko: Iruņea, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa eta Tutera. Berak erabili zuen lingua navarrorum esapidea, euskara, erresumaren hizkuntza zela adierazteko.

1151ko urtarrilaren 27an, Alfontso VII.ak eta Ramon Berenguer IV.a Bartzelonako kondeak hitzarmen bat sinatu zuten Tudellen-en (Fitero ondoan). Hitzarmenaren arabera musulmanei eta nafarrei kendutako lurralde guztiak Gaztelarrentzat izango ziren. 1153an, ordea, Alfontso VII.ak eta Antso VI.ak beste itun bat sinatu zuten Sorian. Horren arabera, errege nafarra gaztelakoaren menpe geratuko zen ondoko hauen truke: Santxarekin ezkontzea; lurralde batzuek ematea (Artaxona, Larraga eta Zebror gaztelarraren alaba Urrakarentzat gelditu ziren) eta bakea mantentzea.

Alfontso VII.a hil zenean (1157), Antso III.a egin zuten Leon eta Gaztelako errege, eta Antso VI.a Jakitunak menpetasuna aitortu bazion ere Artaxona, Larraga eta Zebror berreskuratu zituen. Antso III.a hil zenean (1158), Antso VIak bere arreba Blankaren semea, Alfontso VIII. adin txikikoa zela, eta Gaztelako erresumaren barne-arazoez baliaturik Logroņo, Nafarrete, Cerezo eta Bribieska hartu eta Oka mendietako antzinako muga-lurretara hurbildu zen. Ondoren, 1160ko udaberrian, Errioxa eta Bureba hartu zituen; baina gero, Nafarroarekin hamar urteko tregua sinatu zuen (1167) eta Alfontso VIII.ari berriro eman egin zizkion (1170). Aragoirekin hasiera batean harreman txarrak izan bazituen ere, 1163an bakea sinatu eta San Adriango itunean ados jarri ziren. 

Alfontso VIII.ak, ordea, Nafarroarekin hitzartutako tregua hautsi, eta 1173an, Graņon hartu zuen, Ozkabarte ondoan. 1174an Gaztelako infanta Santxa eta Aragoiko Alfontso II.aren ezkontza aitzakia hartuta Gaztela eta Aragoiko erresumek Nafarroa banatzeko hitzarmena berritu zuten. 1176an Alfontso VIII.ak Nafarroako Legrin hartu zuen, Urroz-en ondoan. 1176ko abuztuaren 25ean Gaztelako Alfontso VIII.arekin paktu bat egin zuen, bertan zazpi urtetarako tregua eta mugen arazoak Enrike II.a Plantagenet Ingalaterrakoaren laudoa onartzea hitzartu zuten. 1177ko martxoaren 16an Ingalaterrako erregeak epaia eman eta Gaztela eta Nafarroako erresumaren mugak erabaki ziren, Errioxa Gaztelarrei eman eta oraingo mugartera bildurik geratu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Arabako Joan Belaz-ekin tratua egin zen eta 1179ko apirilean, Fiteroko akordioa, berretsi zuten laudoa. 1181ean, Gasteiz gotortu zuen.

1194ko ekainaren 27an hil zen, berak eraikitako Iruņeko Erret-Jauregian. Iruņeko Katedraleko Nafarroako erregeen hilobian ehortzi zuten. Hurrengo Nafarroako erregea Antso VII.a Azkarra izango zen.

Loturak: Pedro Artaxonakoa;  

Iturria: Elhuyar/ Lur/ La Navarra Maritima