Beamount, Luis

Luis, Beaumount leinukoa, ez dakigu noiz jaio zen eta Madrilen hil zen 1464an. Karlos Beaumont-en semea eta Joanen anaia. Leringo I.go kondea izan zen, Joana Nafarroakoa Karlos III.a erregearen sasiko-alabarekin ezkonduz geroztik (1425). Beaumondarren buru eta Nafarroako kondestable izan zen (1432).

Nafarroako anaia arteko, edo gerra zibilaren hasieran Joan II.a Trastamara erregearen alde bazegoen ere, gero Karlos IV.a printzearen alde jarri zenean erregeak ondasun eta tituluak kendu zizkion. Erregeak eta printzeak bake akordioa sinatu zutenean, Luis eta bere bi seme baitu egin zituzten Karlos IV.a printzearen ordez (Zaragoza, 1453 - 1460). Madrilen, Enrike IV. Zistorra Gaztelakoaren basailu zela hil zen.

Iturria: Elhuyar