Bizkaiko I. jauna, Iņigo Lopez Ezkerra
Iņigo (Eneko) Lopez Ezkerra kondea eta Bizkaiko I.a jauna izan zen (1033 - 1077). Lope Iņigez-en semea. Haro leinuaren hasiera. Toda Ortizekin ezkondu eta Galindo, Antso, Gartzia, Fortun eta Lope Iņigez semeak izan zituzten.
Errioxan sorburua duen familia eta Nerbioi-Deba bitarteko lurretan agintea izan zuena: Bizkaia, Enkarterriak, Durango eta Naiara, hain zuzen. Garai hartan Bizkaiko konderria eta lurralde horiek guztiak Iruņeko Antso III.a Nagusiaren menpekoa ziren. Gartzia III.a Santxez Naiarakoaren zerbitzari leiala zen, baina, 1054an eta Fernando Gaztelakoak bere anaia Gartzia III.a Atapuerkako batailan garaitu eta hil ondoren, Enkarterriak gaztelarren menpe geratu ziren, eta Iņigo Lopezek Fernando Gaztelako kondeari laguntza eskaini zion Nafarroako erresumaren aurkako borrokan.
Antso IV. Gartzes Peņalengoa hil zutenean, Alfontso VI.ak Errioxa inbaditu eta Gaztelako erresumari lotu zionean Oka, Naiara, Bureba eta Errioxako lurrak galdu zituen. Galdutako lurren ordainez Araba eta Gipuzkoakoak irabazi zituen. Hark emandako laguntzaren truke Gaztelako erregeak Bizkaiko Jaun egin zuen Iņigo Lopez; hala ere, Durangoaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Ondorengo Bizkaiko jaunak Gaztelarren aldekoak izan ziren, jaurerriak jaraunsletasuna (aita-amagandik seme-alabengana igarotzen zen) Gaztelako erresuma eta ohituri lotu baitzion; hala ere, aurrerantzean Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izango dira. Bizkaiko II. jauna Lope Iņigez izan zen.
Iturria: Elhuyar