Eudon Handia
Eudon Handia
Baskoniako eta Akitaniako dukea izan zen (710 -735)
. Lupo
I.a Otsoaren seme eta ondorengoa. Rodanotik Bizkaiko itsas golkora eta
Loiratik Ebro ibaien ingurura zabaltzen zuen bere agintea.
Hispanian Arabiarrak sartu
zirenean Rodrigo errege godoarekin
gerran ari zen (711)
. Bere lurretan etsai ugari izan zuen: musulmanak
hegoaldean eta Karlos Martelen frankoak
iparraldean. 716an arabiarrak Iruņean sartu ziren eta hitzarmena sinatu zuten
baskoiekin. Arabiarrak Katalunian barrena abiatu ziren, Narbona aldera, eta
handik, Okzitaniako Tolosara. Baina, Eudonen osteek menperatu egin zituzten
(721); buruzagi europar batek arabiarren kontra lortzen zuen lehen garaipen
garrantzitsua izan zen.
Horrez gain, Karlos Martelek buruzagi frankoen eta Eudonen arteko harremanak zailak izan ziren beti: bat egin zuten arabiarrei aurre egiteko, baina frankoek etengabe eraso zieten Akitania eta Baskoniako herritarrei. 732an arabiarrak Euskal Herria zeharkatu eta Eudon Bordelen garaitu zuten; gero, frankoen eremuetara sartu ziren. Eudonen laguntzarekin Karlos Martelek arabiarrak Poitiers-en menperatu zituen, baina Baskonia eta Akitaniako dukerriak guztiz suntsiturik gelditu ziren. Eudonek ez zuen sekula frankoen inolako nagusitasunik onartu eta 735ean, Karlos Martelek Eudon Handia hil egin zuen Euskal Herrian. Eudonen seme Hunaldo izan zen Baskoniako eta Akitaniako ondorengo duke.
Iturria Elhuyar/ Lur