Felipe III.a Prestua Évreuxkoa

Felipe III.a Prestua 1301ean jaio eta Jerez-en hil zen 1343an. Nafarroako erregea (1329 - 1343), Luis Évreuxkoa eta Margarita Artoiskoaren semea. Luis I.a Setatiaren alaba Joana II.arekin ezkondu zen.

Karlos I.a Burusoila erregea hil eta Nafarroako Gorteek bere emazte Joana II.a erregetu zuten. Artean Frantzian, lege salikoan oinarriturik, Luis Valoiskoa erregearen aldekoak ziren. Horrela, Nafarroako erresuman frantziar dinastia agortu eta Feliperen bitartez Évreux dinastiari hasiera eman zion. 1329an Felipe III.a eta Joana II.a ofizialki erregetu zituzten; Frantziara aldatu ziren eta bertatik agindu zuten Nafarroan.

Loturak: >Cuevasko Konferentzia; >judu-sarraskia; >Kortesko Kapitulazioak; >Maria Nafarroakoa

Iturria: Elhuyar