Fernando I.a Leon-Gaztelakoa

Fernando I.a ez dakigu non eta noiz (1000 - 1010 g.gb.) jaio zen eta Leonen hil zen 1065ean. Gaztelako konde (1029 - 1065) eta Leon eta Gaztelako errege (1037 - 1065). Nafarroako Antso III.a Nagusiaren eta, Antso Gartzia Gaztelako kondearen alaba Muniaren semea.

Muniaren anaia Gartzia Santzez Gaztelakoa hil zenean (1029), amagandik jaso zuen Gaztelako konderriaren gobernua, baina, bere aita Nafarroako Antso III.a Nagusiaren oinordetza eta testamentuaren arabera, anaia Gartzia III.a Santxez Naiarakoa Nafarroako erregearen menpetasun feudala mantentzekotan; Bermudo III.aren arreba Sancharekin ezkondu zen (1037) eta urte berean bere koinatua Tamaran, Palentzia, garaitu eta hil ondoren Leongo errege bihurtu zen (1037 - 1065). Leongo errege zela bere burua Gaztelako errege izendatu zuen. Burebako Atapuerca-ko guduan bere anaia Gartzia III.a garaitu eta hil egin zuen (1054).

Gaztelako lurraldeak Ebroraino zabaldu zituen. Lehendabizi Musulmanen kontra borrokatu eta Lusitania aldera: Lameo, Viseo eta Coimbra (1064) hartu zuen; hegoaldera gero: Toledoko Almamun eta Sevillako Mutadit zergapeko lurralde egin zituen. Bat batean gaixotu, Leonera itzuli eta 1065ean bertan hil zen. Bere semeen artean banatu zuen erreinua, Alfontso VI.a izango zen Gaztela, Leon eta Asturiasko errege.

Iturria: Elhuyar / Las torres de Sancho, Toti Martinez de Lezea/ Lur