Gartzia II.a Santxez Dardaraia

Gartzia II.a Santxez Dardaratia ez dakigu non eta noiz jaio zen, eta Medinaceli-n hil zen 1000.ean. Iruņeko VII. erregea (994 - 1000) eta Aragoiko erregea (995 - 1000), Antso II.a Gartzes Abarka eta Urraka Fernandezen semea. Ximena Fernandez-ekin ezkondu zen eta haiengandik jaio ziren Antso III. Gartzes Nagusia eta Urraka, Leongo Alfontso V.a erregearekin ezkonduko zena.

Osasun ahulekoa zen eta hortik zetorkion dardarati izengoitia. Al-Mansurren aurka borrokatu zen, baina ezin izan zuen musulmanek Iruņea hartzea eragotzi (999). Hurrengo urtean bertan hil zen.

Iturria: Elhuyar