Gartzia II.a Santxez Gaztelakoa

Gartzia Santxez ez dakigu non jaio zen 1010ean eta Leonen hil zuten 1029an. Gaztelako kondea (1017 - 1029). Antso Gartziaren seme eta ondorengoa.

Bere koinatu Nafarroako Antso III.a Nagusiaren babespean eta erregeordetza-kontseilu baten laguntzaz agindu zuen. Leongo BermudoIII.ren arreba Santxarekin aurrez erabakitako ezkontza egin ez zedin Bela Familiakoek hil zuten, 1029ko maiatzaren 13an. Hurrengo Gaztelako kondea bere iloba, Nafarroako Antso III.aren semea, Fernando izan zen.

Iturria: Elhuyar