Gaston IV.a Foixkoa

Gaston IV.a Foix-ko kondea Foix-en 1423an jaio zen eta Orreagan hil 1472an. Foix eta Bigorrako konde eta Biarnoko jaun (1432 - 1472), Castelbon (1423 - 1462), Narbona (1447 - 1468), Marsans, Gabarda, Vilamur eta Lautrec-eko. Joan Graillykoa Foixko I.a kondearen eta Joana Albretekoaren semea. Nafarroako oinordeko Leonor I.arekin ezkondu zen (1441).

Leonorren aita Joan II.a Trastamarakoaren, aldeko izan zen eta Bianako Printzea Karlos IV.aren kontrako borrokan lagundu zion politikoki zein militarki. Horrela Joan II.ak bere alaba Leonor ondorengo izendatu zuen (1455). Gaston IV.a Foix-ek Nafarroa bere menpean jarri nahi zain zuen, baina, Luis XI.ak ez zion onartu eskubidea izen zezakeenik eta Gastonek Guyenne probintzia oldarrarazi zuen erregearen kontra (1571). Gaston Foixkoaren eta Leonorren semea, Gaston Bianako printzea, 1470ean hil egin zenez, bere iloba Frantzisko I.a Febo izendatu zuen ondorengo.

Iturria: Elhuyar