Gorostidi Artola, Jokin

Jokin Gorostidi Tolosan jaio zen 1944an. ETAko kidea izan zen; Eibarren atxilotu (1969) eta Burgosko prozesuan hilketa- eta terrorismo-delituak egotzita bi heriotza-zigor eta 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten (1970). 1977an, ETAko beste zenbait preso historikorekin batera atzerrira bidali zuten. Euskal Herrira itzuli eta politikari lotu zitzaion; HBko kide eta buruzagi eta Gipuzkoako parlamentario izan da Eusko Legebiltzarrean (1980). 1981ean Espainiako errege-erreginak Gernikako juntetxera eginiko bidaian izandako gertaeren ondorioz epaitua izan da (1993).

Iturria: Harluxet