Isabel
I.a Inkisiziokoa edo Katolikoa
Isabel I.a Madrigal de las Altas Torres-en jaio zen, 1451an eta Medina del Campo-n hil zen, 1504an. Gaztelako erregina (1474 – 1504), Gaztelako Juan II.aren eta Portugalgo Isabelen alaba zen.
Bere
anaia Alfontso hil zenean, Isabel Gaztelako koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandako
itunaren bidez (1468); erreginaren anaiorde Enrike
IV.ak, beronen alaba
Joana Beltranejaren eskubideak baztertuz onartu zuen delako itun hori; baina, Joana Beltranejak
Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen
laguntzarekin gerra zibilari hasiera eman zion. Isabelen aldekoek garaitu
ondoren (1476) Portugalekin bakea sinatu zen (Alcobendas, 1479).
Fernando
II.a Aragoikoa-rekin ezkondu zenean (1469), Enrike IV.aren interesen aurka
azaldu zen
eta hark Isabel desjarauntsi
egin zuen. Baina Enrike IV.a anaiordea hiltzean (1474), Isabelek bere burua Gaztelako
erregina izendatu zuen (Segovia, 1475). Joanaren aldekoek Portugalgo Alfontso V.aren laguntzaz
gerra zibila sortu zuten. Fernando II.a Aragoikoak bakarrik agindu nahi zuen eta bere tropak
Toron (1476) eta Albueran (1479) garaile atera ziren, gerrari amaiera emanez.
Isabelek Granadako erresumaren konkista antolatu eta Cisneros Kardinalaren erreforma
erlijiosoak bultzatu zituen, judu eta musulmanen konbertsioa bortxaz lortuz. Bere senarrarekin batera Inkisizio
modernoa sortu zuen eta haren iritziaren aurka, Kristobal Coloni
lagundu zion. 1497an Gaztelak Melilla beretu zuen.
Isabel hildakoan Joana Eroaren esku, eta ez Fernando senarrarengana, pasa zen Gaztelako erregetza, nahiz eta haien erregetzaren esaldi entzutetsuena izan: "Tanto monta, monta tanto...".
Loturak: Katalina Aragoikoa; Diego Martinez; Rodrigo Santxez Merkado; Sevillako ituna; Torquemada;
Iturria: Elhuyar