Joan II.a Onbera

Joan II.a Onbera Gué de Maulny-ko gazteluan jaio zen 1319an eta Londonen hil 1364. Frantziako errege (1350 - 1364), Felipe VI.a Valoiskoaren seme eta ondorengoa.

Bere alaba Joana, Nafarroako Karlos II.a Konkistatzailea erregearekin ezkondu zen 1353an, baina, ezkontzaren truke Joanek Karlosi agindutako probintziak ez zizkion eman. Ingelesen aurkako Ehun Urteko Gerran, Ingalaterrako Printze Beltzak Poitiers-ko batailan Joan II.a Onbera garaitu zuen (1356) eta preso hartuta, Ingalaterrara eraman zuten. Calaisko Itunaren ondorioz (1360), ingelesei bere erresumaren erdia eman behar izan zien aske uzteko. Bere seme Karlos V.a izan zen ondorengoa.

Iturria: Elhuyar