Joana I.a Nafarroa eta Frantziakoa

Joana I.a Bar-sur-Seine herrian jaio zen 1272an, eta Vicennes-en hil zen 1305ean. Nafarroako XX. erregina (1274 - 1305) eta Frantziako erregina (1285 - 1305), Enrike I.a Potoloaren eta Blanka Artoiskoaren alaba. Felipe I.a Ederrarekin ezkondu zen (1284); Aldi berean Nafarroako eta Frantziako errege izango ziren hiru erregeen ama izan zen: Luis I.a Setatia (1305 - 1316), Felipe II.a Luzea (1316 - 1322) eta Karlos I.a Burusoila (1322 - 1328).

Jaio zenean, Enrike Ingalaterrako printzearekin ezkontza prestatu zuten, nafar-gaskoien batasun proiektu bati ekiteko asmoz (Lekuine-ko hitzarmena, 1273); baina Enrike I.a Nafarroako erregea hil (1274) eta bertan behera geratu zen asmo hura. Bere ama Blanka izan zuen erregeorde eta horrek Frantziako Felipe III.aren esku utzi zuen Nafarroako gobernua. Joana I.a Felipe I.a Ederrarekin ezkontzea erabaki zuten.

1276an Frantziako oinordekoa hil egin zen eta Felipe bihurtu zen Frantziako koroaren oinordeko. 1284an ezkondu ziren Joana eta Felipe errege-erreginak eta, horrela amaitu zen Nafarroan Chanpagneko dinastia eta sortu zen Frantziako dinastia; 1285ean Frantziako koroa hartu zuten. Bere testamentuan Joana I.ak Nafarroako Kolegioa Parisen eraikitzeko agindua eman eta dirua utzi zuen.

 Bere agintaldian izaera biziko emakumea izan zen Joana eta eragin handia izan zuen bere senarrarengan, baina, Nafarroarekiko axola gutxi izan zuen, erresumako kargu administratibo garrantzitsuenak politikari frantziarrek ezarri baitzuten. Parisen bizi izan zen eta bere erresumatik urrun ordezkari frantziarren eta haien aginduen kontrako matxinadak ugaldu egin ziren: Iruņeko auzoen matxinada, 1276; Obasnosko kapareen batzarra, 1281.

Loturak: Nafarreriako gerra

Iturria: Elhuyar/ Lur