Katalina Aragoikoa

Katalina Aragoikoa Alcalá de Henaresen jaio zen 1458an eta Kimbolton-en hil 1536an. Ingalaterrako erregina (1509-33), Fernando II.a eta Isabel I.a errege Katolikoen alaba eta Maria Tudorren ama. Bere koinatu Enrike VIII.arekin ezkondu zen eta erregeak errefusatu egin zuen. Dibortzio honek sortutako arazoak zisma ingelesaren arrazoietako bat izan ziren.

Iturria: Harluxet