Lertxundi Baraņano, Roberto

Roberto Lertxundi Bilbon jaio zen 1948an. ETAko kidea izan zen; ETA banatu zenean ETA VI.a taldean gelditu zen. Ondoren Alderdi Komunistara pasatu (1972) eta Ramon Ormazabalen agintaldian EPKko idazkari nagusia izan zen (1977 - 1982). Eusko Legebiltzarreko parlamentarioa izan da (1980). EPK banatu zenean Euskadiko Ezkerra (EE) alderdira jo zuen (1982).

I: Harluxet