Lezo Olabarrieta, Blas

Blas Lezokoa Pasaian jaio zen 1687an eta Cartagenan, Kolonbia, hil 1741ean. Ingelesen kontrako itsas gudu batean hanka bat galdu zuen (1704); karrera militarra ez zuen utzi, ordea. Geroago, begi bat (1707) eta, aurrerago, beso bat ere galdu zituen (1714); ez zen, halere, erretiratu eta Kariben pirata ingeles eta nederlandarren kontra ibili zen 1730 arte. Oran hiria eskuratzeko ekintzan parte hartu zuen (1732); turkiarrek kapitulazio errespetatu gabe hiria berreskuratu eta bigarren aldiz Lezok Oran eskuratu eta turkiarren itsas armada hondoratu zuen. Ekintza honen ondoren armadako teniente jeneral izendatu zuten (1734). Kolonbiako Cartagenako gobernadore eta kapitain jenerala ere izan zen (1737); bertan Vernon almirante ingelesaren erasoa jasan zuen hainbat egunez, eskuadra ingelesa menperatu eta hondoratu egin zuen arte. Gerra honen ondorioz gaixotu eta hil egin zen.

I: Harluxet