Maria Teresa Austriakoa

Maria Teresa Madrilen jaio zen 1638an eta Versailles-en hil 1683an. Frantziako erregina, Espainiako errege Felipe IV.aren alaba. Pirinioetako Itunaren ondorioz, Nafarroako Luis III.arekin (Luis XIV.a) ezkondu zen (1660) eta Dofin Handiaren, Frantziako Luisen, ama izan zen.

I: Harluxet