Mazarin, Jules edo Giulio Mazarini

Jules Mazarin Peszina-n, Italiako Abruzzes-en, jaio zen 1602an eta Vincennes-en hil zen 1661ean. Colonna printzeei lotuta zegoen familia bateko semea izan zen.

Politikari eta kardinal frantsesak beste politikari eta kardinal frantsesa ezagutu zuen (1630): Richelieu, Cherasko-ko bakea negoziatu zuen (1631), eta Parisko nuntzio izan zen (1635 - 1636). Richelieuri esker kardinal izendatu zuten (1641) eta Luis XIII.aren laguntza lortu zuen. Luis XIV.a handia adin-txikikoa izan bitartean Ana Austriakoa ama erregeordearen lehen ministroa, eta hil arte, erresumako nagusia izan zen.

Iparraldeko gerra gidatu zuen (1645) eta Westfaliako itunen bidez, Hogeita hamar Urteko gerrari amaiera eman zion (1648). Baina Frondeko matxinada piztu zen bere aurka eta Barne-bakea berrezartzeko atzerriratu behar izan zuen. Boterea berreskuratu zuenean (1653), Austriaren aurkako Rhin-eko ligan sartu zen, Espainiari Pirineoetako ituna onarrarazi zion (1659). Iruriko kondea Foixko gobernadore izendatu zuten, baina Mazarinek mosketari taldeko kapitain kargua bertan behera uztera behartu zuen. Ipar Euskal Herrian, Zuberoako Lur desjabetze gatazka gidatu zuen (1660 - 1661). Mazarin 1661eko martxoaren 9an hil zen eta ekainean Matalasen matxinada piztu zen.

Loturak: Anne Longueville; Orléansko dukeaTurenako bizkondea;

Iturria: Elhuyar/ Jules Mazarino