Ordoņo II.a

Ordoņo II.a ez dakigu non eta noiz jaio zen, eta 924an hil zen. Leongo erregea (914 - 924), Alfontso III.aren semea.

Nafarroako Antso I.a Gartzesen laguntzaz Méridako lurraldean Abd-ar-Raman III.aren musulmanak garaitu zituen (917) eta banukasitarrei eraso egin zien, baina Muetzen Valdejunquerako bataila galdu egin zuten (920). Errioxako konkistan ere elkarrekin parte hartu zuten (923). Beraren erregealdian Asturias eta Leongo erresumen batasun politikoa lortu zuen; Leonen ezarri zuen hiriburu politikoa. Nafarroako Antso I.a Gartzes alaba Santxarekin ezkondu zen, bi erresumen arteko adiskidetasuna eta aliantza sendotuz.

Iturria: Elhuyar