Oresme, Nicole d'

Nicole dŽOresme Normandian jaio zen  ~1325ean eta Lisieux-en hil 1382an. Parisko Unibertsitateko Nafarroako ikastetxeko ekonomoa izan zen. Lisieuxko apezpiku izendatu zuten (1377). Matematika eta astronomiari buruzko tratatu zientifikoak idatzi zituen. Aristoteleren obren bere itzulpenekin frantsesaren garapena sustatu zen.

I: Harluxet