Frantzisko Xabier Munibe Idiakez

Peñaflorida-ko kondea

Frantzisko Munibe Idiakez, Peñaflorida-ko VIII. kondea, Azkoitian jaio zen 1729an eta Bergaran hil 1785ean. Zientzialari, idazle eta politikoa izan zen.

Azkoitiko Jesusen Lagundian egin zituen lehen ikasketak eta 1742tik aurrera Okzitaniako Tolosan, Frantziako entziklopediaren haritik beti ere. Azkoitiko alkate (1747 - 48 / 1765 / 1775), foru-diputatu (1746, 1750, 1754, 1758, 1761) eta Gorteetako diputatu izan zen Madrilen (1758). Karlos III.ak agindutako foru murrizketaren aurrean, Gipuzkoaren eskubideak aldarrikatu zituen beti.

Letretako zein zientzietako ikerketak egin zituen eta Ilustrazioaren aitzindari izan zen Hego Euskal Herrian. Azkoitiko Zalduntxoen (1764) eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen (1765) sortzailetako bat izan zen, Bere agintaldian bultzatu zuen Bergarako Erret Mintegia. "El borracho burlado; ópera cómica en castellano y vascuence" idatzi zuen (1764); testu elebiduna du eta kondeak berak zuzendutako talde batek antzeztu zuen. Autoreak ez zuen bi hizkuntzetan idazteko asmorik, baina euskalki batzuk ondo menperatzen ez zituenez, zati batzuk gaztelaniaz idaztea erabaki zuen. Euskara garbi eta errazean idatzitako komedia da.

Loturak: >Agirre Hortes, Jose Maria; >Munibe, Ramon Maria

Iturria: Elhuyar