Pepin I.a (Pipinio)

Pepin I.a 803an jaio zen, ez dakigu ongi non, eta Poitiers-en hil zen 838an. Akitaniako erregea (817 - 838), Ludoviko Pioren, semea.

Baskoniako arazoez arduratu zen; Suigin duke frankoa izendatu zuen Baskoniako gobernadore, baina horrek baskoien aldeko jarrera azaldu zuela-eta agintetik kendu egin zuen (815), baina Pepinek Baskonia osoa menderatu eta dukerria bitan banatzea erabaki zuen: Baskoniako dukerria, Garonatik Atturrira; eta Baskoniako konderria, Atturritik hegoaldera. Konderriko buru Aznar Galindez I.a jarri zuen. 824an Eneko Aritza baskoien buruzagia, Pepin erregearen aurka altxatu zen Iruņean. 824an, Eblo eta Aznar Galindez kondeak Iruņera bidali zituen; Orreagatik barrena Iruņera iritsi ziren Pirineoetatik Tuterara bitarteko lurraldea menperatu asmoz. Itzulerakoan, Orreagara iritsi zirenean, Eneko Aritzak prestatutako segadan erori ziren; Eblo eta Aznar preso hartu eta gainerako gehienak hil egin zituzten. Porrotaren ondoren Pepinek Baskoniako konderriko lurraldeak utzi egin zituen: horren ondorioz Iruņeko erregeen dinastia sortu zen.

Iturria: Elhuyar