Primo de Rivera, Miguel

Miguel Primo de Rivera Jerez de la Frantera-n, Cádiz, jaio zen 1870ean eta Parisen hil 1930ean. Militar familiakoa, bere aitona itsaso-ministroa izan zen Lehen Gerra Karlistadan. Kasilda Saez de Herediarekin ezkondu zen 1902an.

Kuba (1895), Maroko eta Filipinetako (1897) kanpainetan parte hartu zuen eta Gaztelako inperioaren gainbehera ezagutu zuen. Valentzia (1919) eta Kataluniako (1922) kapitain jeneral izan zen.

1923ko irailaren 13an estatu-kolpea eman zuen Alfontso XIII.aren laguntzarekin. 1876ko Konstituzioa baliogabetu eta gobernuburu izendatu zuten. Bi gobernu izendatu zituen bere agintaldian: Zuzendaritza militarra eta Zuzendaritza zibila. Espainiako intelektualak eta ikasleak kontra izan zituen, Miguel Unamuno, Ramon M. del Valle-Inclan, Fernando de los Rios, edo Jose Ortega y Gasset adibidez.

Marokoko batailetan lortutako arrakastari esker, ospea mantendu zuen, baina 1930ean kargua utzi behar izan zuen eta Parisera atzerriratu zen. Bertan hil zen 1930eko martxoaren 30ean. Jose Antonio bere semeak "Falange Española" fundatu zuen.

Loturak: >Agirre, Joxe Antonio; >Artzadun Zabala, Joan; >Largo Caballero; Jesus Larrañaga; Francesc MaciáPradera Larunbe, Victor

Iturria: Elhuyar