Ramiro I.a

 Ramiro I. ez dakigu noiz eta non jaio zen eta Graus-en hil zen 1063an. Nafarroako Antso III.a Nagusiaren eta Santxa Aibarkoaren sasiko semea. Aita hil zenean, eta haren oinordetzaren arabera, erregetza ezkontza-seme zaharrenari eman zion, Gartzia III.a Santxezi, eta Ramirori Aragoi, Nafarroarenganako menpetasun feudalaren baldintzapean. Baina berehala, anaiari oldartu eta Aragoiko errege izendatu zuen bere burua (1035 - 1063).

Bere anaia Gontzalo hil zenean, harenak ziren Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak bereganatu zituen. Bere menpeko lurraldea, Erronkari haranetik Gallego ibairaino iristen zen. Zaragoza, Tutera eta Huescako errege musulmanen laguntzaz, Nafarroa menperatzen saiatu zen, baina Tafallako setioan, bere anaia Gartzia III.a Santxez-ek garaitu egin zuen (1043). Ramiro eta Ermesindaren semea Antso V.a Ramirez izan zen Nafarroako XI. erregea.

Iturria: Elhuyar/ Lur