Rodrigo, Don (Roderiko)
Rodrigo ez dakigu non jaio zen eta 711n hil zuten. Hispaniako bisigodoen azken erregea (710 - 711). Witizaren seme gaztea eta familia osoa Toledotik egotzi ondoren bisigodoen errege. Hamazazpi hilabetez izan zen errege.
Witiza eta bere
arteko osteen arteko gerra-zibil baten ondoren erregetu zuten Rodrigo: 710eko
martxoaren 1ean. 711n, berriz, Arabiarrak Gibraltarretik sartu
zirenean, Rodrigo Eudon Handia baskoiaren kontra ari zen
borrokan; 711ko apirilean, milaka gudari islamiar
zeharkatu zuten Gibraltarreko
itsasartea Julian kondeak jarritako lau itsasontzietan. Horien berri jakin
zuenean, Rodrigok Iruņaldea utzi eta hegoaldera jo zuen. Rodrigoren tropak
jendez handiagoa izan arren (40.000 gudari (?)) Tarik-ek
(12.000 gudarirekin) Rodrigo garaitu eta hura hil egin zuen, Guadaleteko
batailan, Cadiz, 711ko uztailaren 19 - 26 bitartean
. Rodrigorekin bukatu zen Godoek Alarikorekin
Erromako inperioa suntsitu ondoren eraikitako inperioa.
Iturria: Elhuyar eta beste/ Lur