Suffolkeko dukea, William de la Pole

Suffolke-ko dukea Cotton-en jaio zen 1396an eta 1450ean hil zen. Militar eta politikari ingelesa. Enrike VI.aren eta Margarita Anjoukoaren arteko ezkontza eta tregua bat negoziatu zituen. Ingalaterrak Frantziaren aurka Ehun Urteko gerran izandako porroten errua leporaturik, bost urterako erbesteratu zuen parlamentuak. Erbestera bidean, etsaiek lepoa moztu zioten.

I: Harluxet