Sullyko dukea, Maximilien de Béthune, Rosn
Maximilien Betheunekoa Rosny-sur-Seine-n jaio zen 1559an eta Villebon-en hil, Beauce, 1641ean. Nafarroako Enrike III.aren zerbitzura armada protestantean borrokatu zen. Enrikek finantza-superintendente izendatu zuen (1598). Nekazaritza babestu eta azpiegituretan hobekuntzak egin zituen (errepideak, kanalak). Erregea hil zutenean, erretiratu egin behar izan zuen eta idazten hasi zen (Enrike Handiaren ekonomia jakintsu eta erregetiarraren txostena, 1638).
I: Harluxet