Teobaldo I.a Trobalaria

Teobaldo I.a Trobalaria Troyes-en jaio 1201ean eta Iruņean hil 1253an. Nafarroako XVII. erregea (1234 -1253) Brie eta Chanpagneko kondea (1201 -1253), Teobaldo III.a Chanpagneko konde eta Blanka Nafarroakoaren (Antso VI.aren alaba) semea eta Teobaldo II.aren aita.

Bere osaba Antso VII.a Azkarra hildakoan erregetu zuten (1234) eta horrela Nafarroan Chanpagneko dinastiari hasiera eman zion. Hiru aldiz ezkondu zen: Gertrudisekin, Ines Beaujekoarekin eta Margarita Borboi-Dampierrekoarekin. Teobaldo legegile eta trobalari izan zen. Aragoi eta Gaztelaren aurrean erresuma indartzea izan zuen helburu eta horretarako aliantza-politika erabili zuen. Nafarroako aitonen seme askok ez zuten gogoko izan Teobaldo eta Nafarroako lege zaharrak errespetatuko zituela zin egin ondoren baino ez zuten errege goratu. Erresumako ohituretara egokitu behar izan zuen; erresumako erakundeen normalizazioari ekin zion, Foru Nagusien bilduma eginez. Gobernua eta zerga sistema berrantolatzeko, Chanpagneko ereduei jarraikiz egindako eredu berriak aurkeztu zituen: erresumako administrazio-muga berriak, merindadeak sortu, erret ondarearen administrazio arrazionalizatu eta sarrera-irteeren kontabilitatea eramateko sistema antolatu zituen. Azken batean, Nafarroako monarkiaren berrantolaketa sakona eragin zuen.

Nafarroatik kanpo, Frantziak Palestinara eginiko Zazpigarren Gurutzadan parte hartu zuen (1239-40). Halere, trobalari izateagatik ospe handiagoa lortu zuen errege izanagatik baino. Bere amodiozko olerkiak XIII. mendeko ederrenetarikoak dira. Bere semea Teobaldo II.a izan zuen ondorengoa.

Loturak: Raimundo Gilermo IV.a; Remirez de Piedrola, PedroXimenez Gazolatzekoa, Pedro;

Iturria: Elhuyar/ Lur