Teresa Gil Bidaurrekoa

(? - Zaydiako monasterioa, Valentzia, ~1280). Nafarroako noblea. Aragoiko Jaime I.a Konkistatzailea erregearen hirugarren emaztea. Erregeak ezkontzeko hitza eman zion, baina ez zuen bete eta Teresak aita santuarengana jo eta erregearen emaztetzat ezagutu zezan lortu zuen. Teresa legenarraz gaixotu zenean, erregeak aita santuari banantzeko baimena eskatu zion, baina alferrik, eta Teresa Zaydiako monasterio zistertarrera erretiratu zen. Hildakoan, aldare nagusiaren azpian lurperatu zuten. 1655ean hilobia ireki eta gorpua ustelgabe aurkitu omen zuten.

I: Harluxet