Toda Aznar Iruņeko erregina

Toda Aznar Iruņeko erregina ez dakigu noiz jaio eta noiz hil zen. Oneka eta Aznar Santxezen alaba. Fortun Gartzes eta Oriaren biloba. Antso I.a Gartzesekin ezkondu eta Iruņeko erregina izan zen (905 - 925).

Antso I.a eta Todaren erregealdian Aragoiko konderriko anexio eta arabiarrei egindako konkistei esker Nafarroako erresuma Europako indartsuenetariko bat bilakatu zen. Senarra hil zenean Todaren koinatu Ximeno Gartzes izan zen erregeorde (925 - 931) eta hau hildakoan bera izan zen erregeorde bere seme Gartzia Santxez I.a erregetu bitartean (933 -34). Erresumako eginkizun guztiez arduratu zen. bere suhia Ramiro II.a, Leongo erregea, hil zenean, ondorengotza auzian parte hartu zuen bete-betean bere biloba Antso I.a Lodiaren alde.

Iturria: Elhuyar