Txindasvinto
Txindasvinto
563an jaio zen eta Toledon hil 653an. Hispaniako bisigodoen erregea (642-53). Nobleziaren
laguntzaz Tulga gaztea tronutik kendu zuen, baina berehala nobleziaren aurkako
neurriak hartzen hasi zen. Godoak
eta hispano-erromatarrak berdintzeko lege ugari egin zuen. Baskoien
aurka borrokatu zen.