Urraka Fernandez

Urraka Fernandez Iruņeko eta Aragoiko erregina izan zen (970 - 994). Fernan Gonzalez Gaztelako kondearen eta Santxaren alaba. Lehenengo Ordoņo III.arekin; gero, Ordoņo IV.arekin eta azkenik, Iruņeko eta Aragoiko errege Antso II.a Gartzes Abarkarekin ezkondu zen.

Azken senarra hildakoan, bere seme Gartzia II.a Santxez Dardartiaren eta biloba Antso III.a Nagusiaren erregealdietan parte hartu zuen. Hiru seme: Gartzia II.a Santxez, Ramiro, Gontzalo eta bi alaba: Santxa eta Abda. Bere alaba Abda, Almansurren emaztea izan zen.

Iturria: Elhuyar/ Lur